Animalia inbaditzaileak Hernaniko laku eta putzuetatik aterako dituzte

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 9a, 00:00

Datorren astean hasiko du Hernaniko Udalak dortokak bertatik ateratzeko bigarren erronda. 

Hernaniko Udalak animalia inbaditzaileak herriko laku eta putzuetatik ateratzeko bigarren erronda hasiko du bihar. Santa Barbarako lakuan eta Nere Borda parkeko putzuan egingo dute interbentzioa, horretarako aproposak diren sistemak erabilita. 

Duela hilabete batzuk Floridako 20 dortoka atera zituen Udalak Santa Barbaratik, baina jakinarazi dute oraindik bertako espeziekoak ez diren dortoka asko daudela bertan. Horregatik, bihar bertan ekingo diote lan horri. Lakutik ateratzen dituzten animaliak Urnietako Basabizi babeslekura eramango dituzte. 

Lehenengo interbentzioa bukatzean, arrain exotikoak aterako dituzte lakutik. Nere Borda parkean, berriz, urre arrainak aterako dituzte urmaeletik. 

Udalak animalia exotikoak dituzten herritarrei ondorengo mezua bidali die: «Animalia horiek edozein naturgunetan askatzea ez da irtenbidea». Animali horietaz kargu gehiago egin nahi ez dutenek Aldundiko basozainekin jarri behar dute kontaktuan (943 00 04 20).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!