Gaur zortzi, martxoaren 15ean, Hernanitik independentziara eguna ospatuko dute, Ernaik antolatuta, eta egun horretarako ekitaldiak prestatu dituzte. Tartean Olinpiadak izango dira goizean eta bertan izena emateko aukera dago dagoeneko, Garin edo Zintzarri tabernetan. Bertan izango dira baita ere bazkari herrikoierako tiketak. Olinpiadetarako taldeak 4-6 pertsonakoak izan behar dute.
Olinpiadak eta gero marianitada antolatuko da; ondoren bertsobazkaria, Araitz Katarain, Uxue Alkorta eta Josu Txoperena bertsolariekin, izango da. Bazkalostean mojitada egingo dute eta Kitadelpie txarangak girotuko du arratsaldea.
Gazteon Eskutik, apirilaren 17tik Berriozarren
Hernanitik independentziara eguna, gazteon eskutik independentziara ekitaldiaren atarikoa izango da, Ernaiko gazteentzat. Apirilaren 17tik apirilaren 20ra elkartuko dira Berriozarren independentziaren aldeko aldarrikapenekin. Lau egunetan zehar kontzertu ugari antolatuko dituzte, baita hitzaldiak, tailerrak eta ekitaldi ezberdinak. Milaka euskalherritar gazte elkartuko dira eta denen artean hausnartzeko aukera izango da independentziaren bidean. Gazteon eskutik-en sare sozialetan ikusi daiteke egitaraua.
EGITARAUA
HERNANI
MARTXOAK 15
10:30 Olinpiadak. Tilosetan. Amaieran sariketa.
13:00 Marianitada girotua (Garinetik hasita).
14:30 Bertsobazkaria. Tilosetan. Araitz Katarain, Josu Txoperena, uxue Alkorta. Bazkalostean Mojitada. 15 euro. Tiketak Garinen eta Zintzarrin salgai.
17:45 Kitadelpare txaranga.