Batel Liga erdia osatuta, neska kadete eta jubenilak garaipenaren lehian

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 8a, 00:00

Bikain ari da Hernaniko neska kadeteen batela. Argazkia: Jose A. Rodriguez

Denboraldi honetan estreinakoz jaso zituen bi besoak goizuetarrak, aurreko urtean lortutako garaipena errepikatuta.

 

Aurreko igandean lortu zuen Hodei Lujanbio goizuetarrak, denboraldiko estreinako garaipena: Leringo mendi lasterketa irabazi zuen, joan den urtean bezalaxe. 1:13:22 denboran osatu zuen 16 kilometroko ibilbidea, eta bi minutuko aldearekin nagusitu zen, Ruben Astizen (1:15:21) eta Daniel Ibarrondoren (1:15:33) aurretik.

Aiako mendi lasterketan (14 kilometro), bestalde, 12garren izan zen Koro Astiz hernaniarra (1:34:00) emakumezkoetan, eta 20garren Jokin Uzkudun herrikidea (1:14:19) gizonezkoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!