Euskal Herriko Irekia txapelketan, lehenengo mailako finala jokatuko dute gaur, Mallabian, 15:30etan hasita. Eta elkarren kontra ariko diren bi bikoteetan izango da palista hernaniarrik. Batetik, Ane Kerejeta ariko da, Nahia Eizmendi taldekidearekin bikotea osatuta. Eta bestetik, Enara Maciciorrek jokatuko du, Errekako Alavarekin batera. Askotan elkarrekin jokatu ondoren, aurrez aurre izango dira Kerejeta eta Macicior gaurkoan, txapela janzteko lehian.
Bi bikoteek multzoburu bukatu zuten ligaxkan, eta joan den asteburuan Intxurre eta Elorrio menderatu zituzten, Ikaztegietan jokatutako semifinaletan.