Karobieta auzoko 9-33 zenbakien arteko eremuan saneamendu-sarea berritzeko lanak hasiko ditu Udalak datorren astean. Lan horiekin batera, pabimentazioa ere berrituko da. Lan hauetan 535.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak eta lau hilabeteko aurreikuspena dute. Lan hauek egin ahal izateko kale-mozketak eta espazio publikoaren okupazioa eragingo dute epe horretan, eremuka. Horrek auzotarren egunerokotasunean eragozpenak sortuko dituela jakitun, udalak «pazientzia» eskatu nahi die.