Oleta 25eko Autokonponketa tailerrak doako ikastaroa eskainiko du hilaren 15ean (larunbata), euskeraz, 10:30etik 13:00etara. Oraingo honetan, etxeko instalazio elektrikoen oinarrizko ezagutzei buruzko tailerra izango da, Ainhitze Kalonjerekin. Plaza kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, konpondu@hernani.eus-era idatzi edo 688 67 59 64 telefonora deitu beharko da.