Hernaniko Papelera Gipuzkoana de Zikuñaga enpresako langileek mobilizazioa egingo dute gaur enpresa parean. Enpresa komiteak adierazten duenez: «Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmen kolektiboak Errelebo Kontratuaren inguruan jasotakoari uko egin eta langile asko eskubide hau gabe utzi nahi dituzte».
LAB sindikatuko bozeramaileek diotenez, «Gipuzkoako Hitzarmena errespeta dezala exijitu nahi diogu zuzendaritzari eta langileei hamarnaka urtez lanaldi neketsuak egin ostean dagozkien eskubideak onar ditzala».
Horregatik Enpresa Komiteak elkarretaratzera deitu ditu langileak gaur, 13:15etatik 14:30etara enpresa parean.