Aletu Hernaniko Irakule Taldeak hirugarren saioa egingo du martxoaren 14ean Kontrakantxa gaztetxean. Gaueko 21:00etan jarri dute hitzordua, Charles Dickens-en 'Tiempos difíciles' liburuaz solasteko. «XIX. mendeko idazle esanguratsuenetako baten obra da, 1854an argitaratua», antolatzaileen hitzetan. Aurrera begira, hauek dira ondorengo saioa: Maiatzak 2, Rafael Chirbesen 'Los viejos amigos' eta ekainak 13 Beñat Sarasolaren 'Deklaratzekorik ez' obrak.