Martxoaren 28an bete zituen 100 urte Maria Setefilla Murillo hernaniarrak. Badajozko Retamal de Llerena herrian jaio zen 1924ko martxoaren 28an, eta 30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira: Ergobin bizitu zen aurrena, eta Hernaniko Kaxkoan ondoren. Xabier Lertxundi alkatearen bisita jaso zuen Sandiusterrin, bere urtebetetze borobilean.