Martxoa

Urrezko bost domina lortu zituzten judoka hernaniarrek, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 14:52

Martxoaren 2an eta 3an jokatu zuten, Urnietan, Gipuzkoako Judo Txapelketa. Eta urrezko bost domina lortu zituzten hernaniarrek: Jare Huegun (-57kg kategorian), Aiur Betelu (-60kg) eta Oier Gainza (-66kg) infantilek; eta Irati Ibeas (-70kg) eta Olena Kozbar (-57kg) kadeteek. Gainera, Gorka Gonzalezek (-73 kg) brontzea lortu zuen kadeteetan, eta seiak sailkatu ziren Euskadiko Txapelketara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!