Odola emateko zita garrantzitsua etzi izango da Hernaniko anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 2a, 00:00

Otsailean odol emateak gorako bidea hartu zuten, 49 izan ziren, urtarrilean baino 30 gehiago, eta bide beretik nahi dute jarraitu martxoan, Odol Emaileen Elkartekoek. Etzi, martxoaren 4an, izango dute odol emaileek zita Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da eta horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, etzi goizean zehar 943 00 78 85 telefonora deituta. Odol emaileen Elkarteak azaldu duenez, azken urteetan beherakada nabarmena egon da estrakzio kopuruetan. 40-50 estrakzio inguru izan ziren aurreko urteko azken hilabeteetan eta urtarrileko beherakada eta gero, datu horietara itzuli zen otsailean. ea martxoan datua hobetzen den.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!