Ur hornikuntza ordaintzeko epea irekita

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 1a, 00:00

Martxoaren 10a arte  izango da ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren tasa ordaintzeko epea.

Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen bukaeran kargatuko dira. Helbideratu gabekoak postaz bidaliko dira helbide fiskalera. (heltzen ez bada, Herritarren Harrera Zerbitzuan eskatu beharko da). Helbideratu gabeko ordainagiriak http://hernani.eus webgunean edo bankuan ordaindu ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!