Asteburuan zamalanen ordutegian aldaketak izango direla gogoratu du Hernaniko Udalak.
Inauteriak direla eta, helduen eta gaztetxoen Azeri Dantzak segurtasunez burutu daitezen, Kaxkoan debekatuta egongo da zamalanak egitea.
Gaur eta bihar, goizeko 9:30etatik 13:00etara bitarte luzatuko da debekua, tarte horretan ibilgailuen zirkulazioa eta zamalanak egitea debekatua egongo da.
Hala ere, kalejira bukatu bezain laster ohiko ordutegira itzuliko dira. Ordutegi hauetatik kanpo eta premiazkoa izanez gero, Atzieta eta Izpizua kaletako zamalanetako eremuak erabili ahal izango direla azaldu du Hernaniko Udalak.
Udalak gogoratu du, bizilagunek zalantzarik izanez gero, Udaltzaingora jo dezaketela.