Hilero bezala, gaur ere preso eta iheslarien aldeko kale-buelta antolatu du Hernaniko Sare eta Etxeratek. Arratsaldeko 20:00etan abiatuko da kale-buelta, Hernaniko plazatik. Herritar guztiei luzatzen diete gonbidapena, baina bereziki, hezkuntza-alorreko kideei, beraiek izango baitira otsaileko protagonistak.