Gaur Garinen bingo musikatu independentista

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 28a, 00:00

Azken ostirala izanik, gazteak Garin Herriko tabernan elkartzeko ekintza antolatu du Ernaiek.

 

Hernaniko Ernaiek bingo musikatu independentista antolatu du gaurko, Garin Herriko tabernan. «Azken ostirala izanik, Garin elkargune izateko ekintza bat antolatu dugu», azaldu dute. Gaueko 22:30etan jarri dute hitzordua Garinen bertan.

Baina, bingoa hasi aurretik, Sarek antolaturiko mobilizaziora joateko deia ere zabaldu nahi izan dute, «Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea aldarrikatzeko».

Egunarekin amaitzeko, dei egiten diete herriko gazteei hitzordu hauetara hurbiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!