Garbigune mugikorretan jasotako objektu berrerabilgarriak dohainik emango ditu Udalak www.trukehernani.eus-en.
Berrerabiltzeko moduan dauden objektuak jaso eta webgunearen bidez herritarren eskura jartzen hasi dira. Dagoeneko, garbigunean jasotako air fryer bat, paella ontzi bat, haurtxo-orga, poltsak edo jostailuak bildu dituzte eta eskura daude.
Interesa duten herritarrek, eskaera egin beharko dute, www.trukehernani.eus-en bidez.
Udalak aditzera eman duenez, neurri honekin, hondakinak gutxitzea eta berrerabiltzea sustatu nahi da, truke sistema erabiliz.