Gaur egingo dute Oleta plazako estalkiari buruzko bigarren bilera irekia, arratsaldeko 19:00etan. Udalaren eskutik, bizilagunak elkartu eta esleitu den proiektuaren berri izateko bilera burutuko dute. Lehenengo bileran aurkeztutako proiektuaren gauzatzea da aurkeztuko dena hain zuzen ere. Hitzordua Karabel Auzo Elkartean ezarri dute.