Piano jaialdian parte hartu zuten Hernaniko 32 piano-jolek, Villabonako Gurea Antzokian

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 28a, 00:00

Guztira 55 piano-jolek hartu zuten parte jaialdian.

Loatzo Musika Eskola eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta, bi saio eskaini zituzten.

 

Piano jaialdia ospatu zen otsailaren 22an Villabonako Gurea Antzokian, eta bertan parte hartu zuten Hernaniko Musika Eskolako 32 piano-jotzailek.  Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, bere baitan dauden Musika Eskolek eta piano irakasleek antolatutako jaialdian, guztira 55 piano-jolek hartu zuten parte: Loatzo Musika Eskolako, Zegamako Toberako eta Hernaniko Musika Eskoletako Ikasleak.

Hernaniko musikariak hiru mailatan banatu ziren, adinaren arabera. A mailan 8 urtetik 11ra bitarteko musikariek osatu zuten: Lola Aristimuño Gonzalez, Asier Astarbe Abad, Idoia Dorronsoro Marcos, Itxaso Eguren Cuadros, Arhane Garcia Altube, Markel Imaz Martínez, Maya Ivu Neamtu, Maider Labaien Santos, Elene Leiza Ormazabal, Irati Torres Risueño, Ane Sabbando Goñi eta Aisha Wani Mujika.

B maila 12 urtetik 14 urterako nerabeek osatu zuten: Libe Astiz Ugalde, Naroa Elizegi Rodriguez, Maddi Galarraga, Manjarres, Luar Garayoa Aristi, Katixa Gartzia Armendariz, Ignacio Goikoetxea Pizarro, Maialen Matos Lapeña, Aiara Mujika Laburu, Maddi Pagola Garin, Uxune Pagola Garin, Mikel Segovia Quijano eta Jone Trejo Arraztio.

Azkenik, C mailan 15 urtetik 18 gazteak aritu ziren: Jon Aldave Ibarburu, Nahia Arbina Palechor, Irune Fernández Rodríguez, Unai López Napal, Unai Muñoz Zabaleta, Libe Rodríguez Mitxelena, Noa Rodríguez Rodríguez eta Sara Ortíz Telleria.

Piano-joleek jaialdian parte hartzeagatik, diploma jaso zuten antolakuntzaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!