Hernaniko Euskal Ligako mutilen taldeak irabazi beharreko partidua jokatuko du gaur. Igoera fasea jokatu nahi du Hernanik, eta sailkapeneko hirugarren postuan dago une honetan. Fasea lehenengo bi postuetan amaitu behar du helburua lortzeko.
Gaurkoan Ekialde taldearen aurka jokatuko du, kiroldegian bertan. Sailkapenaren behealdean dago gaurko aurkaria, eta joaneko partiduan Hernanik nagusitasunez lortu zuen garaipena. 16:00etan hasiko da partidua.