Mozorro artean, gaurtik asteartera bitarte ekintzaz beteko da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 1a, 00:00

Pozik eta umoretsu hasi zituzten Inauteriak atzo, ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleak Plazan elkartuta.

Azeri dantzarekin hasiko dute eguna gaur hernaniarrek, eta Incansables herriko txaranga ezagunarekin amaituko dute. Tartean denetarik izango da: Erromeria, Buruhaundiak, Magia ikuskizuna, elektrotxaranga...

Mozorro artean dantzan ibiliko dira gaur Hernanin, inauterien lehen egunean. Azeri dantzarekin hasiko da eguna eta Hernaniko Incansables taldearen doinuekin amaitu, tartean, ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango dute hernaniarrek.

Goizean goizetik irtengo da txaranga herrian zehar, azeri dantzaren ostean, 11:30etan. Segidan, Erraldoi eta Buruhaundien bixita izango da, txistulari eta dultzaineroez lagunduta. 

Inauterietako erromeria ere izango da gaur, bi saiotan, lehena 12:00etan eta bigarrena 16:30etan. Oinkada taldearen eskutik, lehenengoa Plaza Berrin egingo da eta euria eginez gero udaletxeko arkupetan, eta bigarren saioa Oialumen egingo da. Arratsaldean magia ikuskizuna ere izango da: Txoborro, Gezur gehiegi. Biteri kultur Etxean egingo da, 17:30etan.

18:30etatik aurrera, musika izango da nagusi, elektrotxarangak eta dj-ak. Gaztetxoentzako dantza festa izango da lehenik, Dj-arekin, Atsegindegi plazan. 19:30etan 3indarrok elektrotxaranga ibiliko da Kaxkoan zehar, eta gaueko 22:00etan Dj festak jarraituko du, berriz ere, Atsegindegin. Gaueko hernaniarren zita, Incansables txarangarekin batera iritsiko da. 

Bihartik asteartera bitarte ere, inauteriak ospatzen jarraituko dute Hernanin: Inauterietako txaranga, kontzertuak, diana, haurrentzako jolasak... Eta asteartean sardinaren ehorzketa egingo da dultzaina taldearekin batera, inauteriei agur esateko.

 

EGITARAUA

GAUR

10:00 Azeri dantza

11:30 Inauterietako txaranga.

11:45 Erraldoi eta Buruhandiak txistulari eta dultzaineroez lagunduta.

12:00 Erromeria: Oinkada taldearekin Plaza Berrian edo Udaletxeko arkupeetan. San Joan Konpartsa.

16:30 Erromeria: Oinkada taldearekin Oialumen. San Joan Konpartsa.

17:30 Magia: Txoborro, Gezur gehiegi ikuskizuna Biteri kultur etxean.

18:30 Dantza festa gaztetxoentzat DJ-arekin Atsegindegin.

19:30 3indarrok elektrotxaranga.

22:00 Dj festa Atsegindegin.

00:00 Incansables txaranga.

BIHAR

11:30 Inauterietako txaranga.

12:00 Ttarla taldearen konpartsa eta mozorroen kalejira Paradorretik.

18:00 Inauterietako txaranga.

19:00 Gari&Maldanbera taldearen 30 urte kontzertua Atsegindegin.

ASTELEHENA, MARTXOAK 3

09:00 Diana. Hernaniko herri musika elkartea.

10:00 Azeri dantza gaztetxoentzat.

11:00 Kulki haur jolasak Atsegindegin.

11:30 Zezen gurpildunak erdigunean.

16:00 Erraldoi eta Buruhaundiak dultzaineroez lagunduta.

17:00 Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin.

ASTEARTEA, MARTXOAK 4

17:00 Hernani musika eskola publikoko trikitilariak erdigunean.

18:00 Txokolatada plazan. Kaxko Auzo Elkartea.

18:30 Sardinaren ehorzketa dultzaina taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!