Altzari bilketa zerbitzua, doan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 27a, 00:00

Hernaniko Udalak gogorarazi du altzarien etxez etxeko doako bilketa zerbitzua eskaintzen duela, baita altzari hauei bigarren bizitza bat emateko aukera ere. Etxez etxeko zerbitzua erabiltzeko, derrigorrezkoa da aldez aurretik eskaera egitea. Horretarako, 943 33 70 00 telefono zenbakira deitu behar da, edo Herritarren Harrera Zerbitzuan zita eskatu: astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 18:30ak arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!