Inauterietako kontzertua bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 27a, 00:00

Hernaniko Musika Bandak kontzertu tematikoa eskainiko du bihar, Inauterien aurreneko egunean. Iluntzeko 19:30etan hasiko da, Biteri kultur etxean. Eneritz Jauregi Agirresarobek zuzenduko du emanaldia, eta besteak beste, honako piezak eskainiko dituzte: Alfred Reeden 'El camino real', Rossiniren 'Guillermo Tell', Hans Zimmerren 'At world's end', eta Arturo Márquezen 'Conga del fuego nuevo'.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!