Kiroldegiko ikastaroetan izenematea irekiko da etzi, eta neskentzako boxeoa izango da aukeran

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 27a, 00:00

Une honetan modan dagoen kirola da boxeoa.

Etzitik martxoaren 13ra izango da izenemate epea, apiriletik ekainera bitarteko kiroldegiko ikastaroetan. Asteartetan izango da boxeoa.

 

Etzitik martxoaren 13ra bitarte izango da zabalik izenemate epea Hernaniko kiroldegian, apirila eta ekaina bitarteko ikastaroetan. Hilaren 9ra arte, ikasle berriek izango dute izena emateko aukera; eta martxoaren 11tik 13ra, aldiz, ikasle zaharrek.

Ikastaro eskaintza honakoa da: igeriketa (hastapena eta 2018tik 2021 artean jaietakoentzako saioak), eta emakumeentzako zoru-pelbiko eta boxeo ikastaroak. Azkeneko hau nobedadea izango da. Astearteetan eskainiko dute, Oihane Gravalos irakaslearekin. Izenematea egin daiteke kirola.hernani.eus atarian, edota kiroldegiko bulegoetan zein harreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!