Kulturarteko Plaza Feministak prest dauka martxorako egitaraua, eta antolutako ekintzen artean daude Emakumeentzako Jabetze Eskolako bi ikastaro. Lehenengoa, Perrapa baserrira bisita izango da, martxoaren 5ean 17:00etan; eta izena eman behar da.
Bigarren ikastaroa, berriz, hilaren 7an hasiko da: Mugak hausten dituen poesia xuxurlatua, feminista eta antiarrazista tailerra, Garazi Basterretxearen eta Celeste Agüeroren eskutik, 17:30etatik 20:00etara. Elebitan izango da eta izenemate epea
zabalik dago, martxoaren 5era arte: kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzi daiteke, edota 945 33 70 17 telefono zenbakira deitu.
Jeanne-Rolande Dacougna ikerlaria, martxoaren 27an
Atzo Mireia Vehí soziologo kataluniarrak eman zuen hitzaldiaren ostean, segida izango du Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak zikloak martxoan, Jeanne-Rolande Dacougna Minkette ikerlari eta ekintzaile feminista antiarrazistarekin. Martxoaren 27an eskainiko du hitzaldia, arratsaldeko 18:00etan, gazteleraz: Emakume arrazializatuen begirada feminista antiarrazista.
Hurrengo egunean (martxoak 28, 18:00etan), izango dira De la cabeza a los pies laburmetraiaren emanaldia eta ondorengo solasaldia, Alex Iturralderekin eta Aitzole Aranetarekin.
Gainera, martxoaren 28ra arte egongo da ikusgai Gure herriko señorak erakusketa.
Kulturarteko Plaza Feministaren ekimenez gain, Mugarik Gabe GKEak hitzaldia antolatu bertan: Feminismoaren erronkak gizarte-mugimenduen kriminalizazioaren aurrean. Martxoaren 18an izango da, 18:30etan, Justa Montero eta Silvia Federicci hizlariekin, gazteleraz.
Gogoeta eta eztabaida feministetan izena emateko epea, martxoaren 17tik 27ra
Apirilean hasiko dira, bestalde, gogoeta eta eztabaida feministak, Iratxe Retolazak gidatuta; eta honakoa izango da gaia: Heteroarau literariotik heteroarau gorpuztura. Uxue Alberdiren Hetero ipuin-liburua izango da haria, eta idazleak berak parte hartuko du azkeneko saioan.
Hiru saio izango dira guztira, apirilaren 2an, eta maiatzaren 7an eta 28an, 17:30etatik 19:30etara. Izenematea martxoaren 17tik 27ra izango da, eta zaintza zerbitzua eskainiko da saioetan.