Hernaniko EH Bilduk herri batzarra egingo du, koalizioaren egoitzan (Andre kalea 24), bihar, iluntzeko 19:00etan. Bertan hainbat gai aztertuko dira: EH Bilduren III. Kongresuaren balorazioa egingo da, eta datozen hilabetetako lan ildo eta ekimenez hitz egingo dute. Horrez gain, udal gai batzuk ere aztertuko dira.