Martxoaren 10a arte ur hornikuntzaren eta saneamendu zerbitzuaren 2024ko hirugarren lauhileko tasa ordaintzeko epea dago irekita. Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen bukaeran kargatuko dira. Helbideratu gabekoak postaz bidaliko dira helbide fiskalera (heltzen ez bada, HHZn eskatu beharko da). Helbideratu gabeko ordainagiriak bi eratara ordaindu daitezke: www.hernani.eus-en (Ordainagiriak ordaindu atalean) edo banku-entitatean.