Aste bukaeran Iruneko Azken Portu kiroldegian jokatutako Euskal Herriko Neguko Infantilen Txapelketan, uzta ederra lortu dute Hernani K.E.ko igerilariek. Jurdan Zaldua, Uxune Guerrero eta Lur Elkoro igerilariek lortu zituzten denbora minimoak bertan parte-hartzeko eta emaitza oso onak lortu dituzte.
2011garren urtean jaiotakoen artean Jurdan Zalduak hiru domina lortu zituen eta 100 metro estiloetan txapeldun izan zen, urrezko domina leporatuz, 1:07.65 denborarekin. 50 metro eta 100 metro libreetan brontzezko dominak lortu zituen 27:1 eta 59.18ko denborekin.
Uxune Guerrerok berriz bi domina eskuratu zituen 50 metro bular eta 100 metro estiloetan, 2010garren urtean jaiotakoen artean. 36.1eko denborarekin zilarra lortu zuen bularreko proban eta brontzea estiloetan lortu zuen 1:16.03ko denborarekin.
Proba honetan Lur Elkoro bosgarren postuan iritsi zen 1:19.29ko denborarekin. Dominatik gertu geratu zen.
Enaitz Goñi, Espainiako txapelketan arituko da martxoaren 5ean
Bestetik, absoluto mailan, Enaitz Goñi Espainiako Open Txapelketan arituko da martxoaren 5ean, asteazkenean, Sabadelleko Can Llong igerilekuan. 400 metro libreetan hartuko du parte 50 metroko igerilekuan. Espainian jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da.