Pasa den igandean, Antalyan (Turkia), M17 Europako Esgrima Txapelketa jokatu zen eta bertan June Ruiz hernaniar tiralariak, sable modalitatean, parte hartu zuen, espainiar rankingeko lehena bezala deitua. 18 herrialdetako tiralariek parte hartu zuten eta Ruiz Belategik 24garren postuan sailkatu zen (taldeko lehena). Lau garaipen eta bi porroten ondoren, kanporaketa zuzenean galdu zuen (14-15) tiralari frantziar baten aurka.
Gaur, taldekako proban tiratzen arituko da
Gipuzkoako esgrimaren historian bigarren aldiz June Ruiz eta Markel Amat, CD. Fortunako, tiralariek igandean Antalyan (Turkia) hasi zen Europako Esgrima Txapelketan parte hartzen dute kadete mailan. Gipuzkoako esgrimaren arrakasta ikaragarria da.
Denboraldia oso ona izaten ari da hernaniar promesa gaztearentzat, emaitza on honi kadete mailako Espainiako zirkuituko eta Paueko torneoko probetan lortutako hiru urrezko dominak gehitzen baitzaizkio, eta goi mailako eta Europako Zirkuituko (Bulgaria) eta Munduko Kopako (Hungaria) txapelketetan lortutako emaitza onak gehitu behar zaizka.
Martxoan Junior mailako Espainiako Txapelketa jokatuko du eta apirilean Txinara joango da, kadete mailako Munduko Txapelketan parte hartzeko.