Bigarren faseko lehenengo porrota jaso du Hernanik asteburuan. Pulpo liderraren bisita jaso zuen Gipuzkoako 2. mailako taldeak, eta 28-35 amaitu zen partidua. Estu daude kontuak sailkapenean, eta Hernanik postu bat galdu du porrotagatik. Laugarren sailkatua da une honetan, Elgoibarrekin berdinduta.
Oraindik bost partidu geratzen dira fasea amaitzeko. Hernanik Urolaren aurka jokatuko du asteburuan, kasu honetan etxetik kanpo.