Ostiral honetan egingo dute, hilero bezala, preso eta iheslarien aldeko kale buelta Hernanin. Arratsaldeko 20:00etan abiatuko dira Plazatik, eta herritar guztiei luzatu diete bat egiteko deia Sarek eta Etxeratek. Oraingoan, hezkuntza arloko kideei luzatu diete dei berezia, beraiek izango baitira protagonista hilabete honetako mobilizazioan.