Hitzaldia eskainiko du Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, bihar arratsaldean. Sandiusterrin izango da, 18:30etan hasita, 'Zergatik mobilizatu?' izenburupean. Bertan, etxebizitzaren arazoaren gaurkotasuna aztertuko dute, eta konponbidera bidean mobilizatzeko beharraz arituko dira.