Hernaniko Udalak jakinarazi du, doan jarriko dituela eskuragarri Garbigune mugikorrean jasotako objektu berrerabilgarriak. Online izango da horiek eskuratzeko aukera, www.trukehernani.eus atarian. Dagoeneko herritarren eskura daude horietako zenbait: haizezko freidora bat, paellera bat, haurraren karrotxoa, poltsak, jostailuak... Interesa duten herritarrek, webgunean bertan egin beharko dute eskaera. Truke sistemaren bitartez, «hondakinak gutxitzea eta berrerabiltzea» sustatu nahi du Udalak.