Mireia Vehí-k eskainiko du asteazkenean hitzaldia KPFn

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

Mireia Vehí.

Politikari kataluniarraren hitzaldia, 'Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak', 18:00etan hasiko da.

 

Datorren asteazkenean, otsailaren 26an, Mireia Vehí soziologo kataluniarraren Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak hitzaldia izango da, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan.

Gizarte Afrikarretan eta Garapenean graduondoko ikasketak hasi zituen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Emakumeak, Generoa eta Herritartasuna masterra egin zuen Emakumeen eta Generoaren Ikasketen Unibertsitate arteko Institutuan. Afrikako eta Kulturarteko Ikasketa Zentroko Batzordeko kidea da. Kataluniako Parlamentuan diputatua izan zen CUP alderdian. CUP lehenengo aldiz aurkeztu zen Espainiako Hauteskunde Orokorretara 2019an eta CUPeko historiako lehenengo diputatua izan zen Madrilgo Kongresuan.

 

Feminismoaren hainbat lan giltzarri eskuragarri

Feminismoaren azken hiru mendeetako hainbat lan giltzarri euskeratu zituzten Eskafandra bilduman, eta Simone de Beauvoir Dokumentazio Gunean lan horiek irakurtzeko aukera duzue, liburuak mailegu hartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!