Erakusketa antolatu du Marga Ormazabal hernaniarrak Gudarien Plazako estankoan. Pinturak dira erakusketaren pieza nagusiak; eta ikusgai daude estankoan, bertaratu nahi duen edonorentzat. Guztira zazpi koadro jarri ditu Ormazabalek eta bertan emakume beltzak daude irudikatuak arropa ezberdinekin, kabaretari lotuak edota erretratuak.