Hernaniko komertzioen neguko? stock azokak gaur jarraituko du Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 21a, 00:00

Plaza Berrira, giro ezin hobean, jende asko hurbildu zen atzo.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Hernaniko neguko? stock azoka atzo jarri zuten herriko establezimenduek. Egiari zor udaberriko giroa izan zen atzo. Gaur ere azoka Plaza Berrin izango da, eta bertan, herritarrek aukera izango dute Hernaniko establezimenduetako produktuak prezio ezin hobean erosteko. Berriak-ek Eusko Jaurlaritzarekin eta Udalarekin elkarlanean antolatutako azoka da. Euria eginez gero, Atsegindegira lekualdatua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!