'El odio' filma eskainiko da gaur Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 21a, 00:00

'La Haine' bezala ezaguna den film frantziarra ikusteko aukera izango da 20:30etan, Potemkin Zinema Taldearen eskutik.

 

Hernaniko Potemkin Zinema Taldeak martxan jarritako Putinen Jostuna Zikloaren baitan, bigarren filma eskainiko du gaur. El odio ikusgai izango da Milagrosan, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. La Haine izenez ezaguna den film frantziarra da, Mathieu Kassovitzek zuzendutakoa. 1995.urtean estreinatu zen, eta «gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du», azaldu dute antolatzaileek. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdean.

Putinen Jostuna Zikloa, hausnarketa politikorako egiten duten proposamena dela azaldu du Potemkinek. Otsailak 14ean La batalla de Argel filmaz aritu ziren, eta gaur ere, El odio filmaren bitartez, «ikuspegi politiko kritikoa duten gaiak jorratzea izango da asmoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!