Asteazkenean, herri biltzar irekia

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 21a, 00:00

Asteazkenean, otsailaren 26an, 18:30etan Herri Biltzar irekia antolatu du Dobera Euskara Elkarteak Sandiusterrin. Euskaraldiko laugarren edizioaren antolaketan parte hartu nahi duten herriko eragile guztiei luzatzen zaie parte hartzeko gonbidapena. Aurtengo edizioan, Doberako kideek dinamizatuko badute ere, herriko eragileen parte hartzea sustatuko da. Bakoitzak bere aletxoa jartzeko espazioa eskaintzea izango da helburua. Bestalde, gogoratu zabalik dago entitateen izen ematea https://entitateak.euskaraldia.eus/parte-hartu/ estekan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!