David Rojok brontzezko domina, mailu jaurtiketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

David Rojo (eskuinean), podiumean.

Hernaniko atletak hirugarren postua lortu zuen Durangon, jaurtiketa luzeen Euskadiko Txapelketan.

 

Aurreko asteburuan jokatu zen, Durangon, jaurtiketa luzeen Euskadiko Txapelketa. Eta maila bikainean arituta, brontzezko dominarekin bueltatu zen David Rojo, Hernaniko atleta beteranoa: hirugarren sailkatu zen mailu jaurtiketan, gizonezkoen maila absolutuan, 45 urtetik gorakoen master kategoriakoa izanda ere.

32,72 metroko marka jarri zuen Rojok, bere seigarren eta azken saiakeran, domina kolkoratzeko. Raul Santamaria (47,06 metro) eta Unax Eraso (45,52 metro) izan zituen aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!