Partidu gogorra jokatuko du gaur Euskal Ligako mutilen taldeak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

Gasteizko Aranalde kiroldegian jokatuko du gaur Hernaniko Euskal Ligako mutilen taldeak. Talde bereko jubenilen aurka garaipen argia lortu zuen Hernanik aurreko asteburuan, baina oso bestelakoa izango da gaurkoa. Gasteiztarrak sailkapeneko bigarren postuan daude eta hirugarrena da Hernani. Hortaz, gaur garaipena lortu ezkero, bigarren postura pasatuko lirateke hernaniarrak. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da partidua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!