'Moko' antzezlana gaur Biterin, haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

'Moko' antzezlaneko musikari eta hiru aktoreak.

Gorakada konpainiaren eskutik, eguerdiko 12:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak 3,5 euroan daude salgai.

 

Haurrentzako antzerki saioa izango da gaur eguerdian, Biteri kultur etxean: 'Moko' antzezlana eskainiko du Gorakada konpainiak, 12:00etan hasita. 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia da, eta 55 minutuko iraupena izango du. Sarrerak 3,5 euroan daude salgai, Biteriko leihatilan bertan, edo online kultura.hernani.eus atarian.

Patxo Telleria da antzezlanaren egilea, eta Alex Diazek zuzendu du. Aktore lanetan, Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo eta Maren Basterretxea ariko dira, eta Fran Lasuen izango da musikaria antzezlanean.

Moko izeneko haurra da protagonista. Beste edozein ume bezalakoa da, baina aurpegia desitxuratu zuen, hainbat metroko altueratik erorita. Jendearen begietara munstro bilakatu zen horrela. Baina bakarrik sentitu arren, dohain magiko bat zeukan Mokok: hitzak hartu eta bertso bihurtzen zituen. Heldutzean, poeta izan zen haur hura: Bilintx, hain juxtu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!