Pasa den igandean Elur Txori elkarteko kideak bazkari baten bueltan bildu ziren elkartearen 68. urteurrena ospatzeko, eta bide batez, Elur Txoriko 66. Mus Txapelketako sariak banatzeko aukera izan zuten. Aurtengoan, Axier Urangak eta Iñaki Imazek eraman dute txapela etxera. Bigarren sailkatuak Ekhi Santxez eta Mikel Manterola izan dira. Bestalde, elkarteak Koldo Mongeri eta Jose Ignacio Otxotorenari eskerrak eman nahi izan dizkie urteetan zehar elkarteko ekintza ezberdinetan emandako laguntzagatik.