Hernaniko Gazte Asanbladak aurten III. Hernaniko Lagunarteko Futbito txapelketa antolatu du eta konpetizioa bihar hasiko da Latsunbeko futbito eta saskibaloi pista anitzean. Ostiralero partiduak izango dira 20:00etatik 00:00ak arte. Aurten Hernaniko 17 gazte taldek hartuko dute parte bertan eta hernaniar guztiei animatzen diete partiduak ikustera joatea.