Donostiako Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegian, Cofivacasaren eta Sidenor Industrialen aurka demanda aztertuko da gaur, 11:15etan. Demanda Pedro Orbegozon (Acenor) 2022an hil zen Juan Mari del Campo mantenimenduko mekanikariaren alabak aurkeztuko du. Langilea Añorgakoa zen, baina Hernanin egin zuen lan urte luzez eta ezaguna zen herrian. Asbetosiaren ondorioz hil zen eta kalte-kontzeptuan 34.281,58 euro erreklamatzen ditu alabak, oinordeko bakar gisa.
Juan Mari del Campok mantentze-lanetako mekanikari gisa lan egin zuen 1969 eta 1987 bitartean Orbegozon, langabezia-aldiekin. Aurretik, 8 hilabetez, ibilgailuen mekanikari gisa lan egin zuen Finazauton. Donostiako Ospitaleak 2022ko apirilaren 8an egindako txostenean jasotzen denez, langileari «Epid fibrosantea, asbestosia izan daitekeena» diagnostikatu zitzaion. Bestalde, Donostia ko Ospitaleak kaleratutako 2021eko azaroaren 26ko txostenean, honako hau jasotzen da: Amiantoaren eraginpean dagoen pazintearen ustezko niutak eragindako asbestoasiaren susmoa (Osalanek espozizioaren baieztapena).
Amiantoarekiko esposizio hori, enpresek legeriak eskatzen zituen neurriak hartu gabe gertatu zen; horregatik, 34.281,58 euro erreklamatzen dira kalte-galeretarako.
Gaur kontzentrazioa epaitegian
Demandari laguntzeko, Asviamie gaur kontzentratuko da, 10:45etan, ordu erdiz, Donostiako epaitegi aurrean. Eskatuko da, enpresetan substantzia kantzerigenoen aurrean prebentzio haundiagoa eta konpentsazio funtsa abian jartzeko. Kontzentrazioan dagoen Asviamieko bozeramaileak informazio gehiago emango du.