'Loves Lies Bleeding', bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 19a, 00:00

Helduentzako Zineklubaren beste saio bat izango da bihar, 19:00etan Biterin: Rose Glass zuzendariaren 'Love Lies Bleeding' thrillerra eskainiko dute. Jackie kulturistaren istorioa kontatzen du filmak. Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da, baina gaztelerazko azpidatziekin.  104 minutuko iraupena du, eta sarrera 3 euroren truke eskuratu ahal izango da, Biteriko leihatilan edota online.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!