Hernaniko Hezkuntza Plataformak jakinarazi du bihar hezkuntza eskola izango dela arratsaldeko 17:30etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, ikastetxeetarako jangela eredu berriaren proiektua aurkeztuko dutela aurreratu dute plataformako kideek. Iazko ikasturtetik herri mailan lantzen aritu diren proiektu bat aurkeztuko dute. Itzulpen eta zaintza zerbitzua izango da saioan.