Lau ekintza sorta Hernaniko Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 18a, 00:00

Monopoli eta preguntados bezalako jolasak eskainiko dituzte aste honetan.

Otsailerako egitaraua ere prest du Hernaniko Gaztelekuak, eta aste honetan lau jarduera izango dituzte. Bihar, Monopolira jolasteko aukera eskainiko dute, ostiralean, otsailak 21, aluminiozko arraiak egiten ikasiko dute gazteek, larunbatean Preguntados jolasean arituko dira, eta azkenik, igandean, mandala tailerra egingo dute.

Hala ere, gaurtik igandera bitarte, Gaztelekua irekita egongo da Hernaniko 12 eta 17 urte bitarteko gazte guztientzako. Gaurtik ostegunera bitarte zabalik dago lokala, arratsaldeko 17:00etan hasi eta 20:00ak bitarte. Ostiral eta larunbatetan, berriz, 16:30etatik 20:30etara irekitzen dute, eta igandeetan, azkenik, 17:00etatik 20:00etara.

Hurrengo astean ere, jarduerak izango dira, bereziki, inauteriei begira. Otsailaren 25ean eta 26ean mozorroak prestatzeko tartea eskainiko da, eta otsailaren 28an Matraka elektrotxarangak izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!