Jangela eredu berria aurkeztuko du Hezkuntza Plataformak ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 18a, 00:00

Hezkuntza eskola izango dela jakinarazi dute, betiko eran, arratsaldeko 17:30etan udaletxeko areto nagusian.

Hernaniko Hezkuntza Platafor­mak jakinarazi du ostegun honetan, otsailak 20, hezkuntza eskola izango dela arratsaldeko 17:30etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, ikastetxeetarako jangela berriaren proiektua aurkeztuko dutela aurreratu dute plataformako kideek. 

Azaldu dutenez, iazko ikasturtetik herri mailan lantzen ibili diren proiektu bat herriratuko dute ostegunean, eta aurkezpenean parte hartuko dute, besteak beste, jangela eredu berriaren osaketa prozesuan parte hartu duten eragile guztiak. 

«Hernanin beste jangela eredu berri bat posible delako», diote hezkuntzako kideek. Horrenbestez, hitzordua zabaldu nahi diete herritarrei, bertaratu, informatu eta proiektua babestu dezaten.

Itzulpen zerbitzua izango da osteguneko saioan, eta baita zaintza zerbitzua ere, hezkuntza eskolak iraun bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!