Hernaniko Potemkin Zinema Taldeak martxan jarritako Putinen Jostuna Zikloaren baitan, bigarren filma eskainiko du ostiralean, otsailak 21. 'El odio' ikusgai izango da Milagrosan, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. 'La Haine' izenez ezaguna den film frantziarra da, Mathieu Kassovitzek zuzendutakoa. 1995.urtean estreinatu zen, eta «gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du», azaldu dute antolatzaileek. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdean.
Putinen Jostuna Zikloa, hausnarketa politikorako egiten duten proposamena dela azaldu du Potemkinek. Otsailak 14ean 'La batalla de Argel' filmaz aritu ziren, eta ostiralean ere, 'El odio' filmaren bitartez, «ikuspegi politiko kritikoa duten gaiak jorratzea izango da asmoa».