Martxoaren 8a gerturatzen ari da, eta Hernaniko Bilgune Feministako kideek bazkari feminista antolatu dute egun horretarako, emakumeentzat eta genero-disidenteentzat. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria, printzipioz Tilosetan, baina eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegira lekualdatuko lukete bazkaria.
Tiketak 12 eurotan salgai daude dagoeneko, Hernaniko Garin tabernan eta Narama dendan.
Bazkarian menu begetarianoa eskainiko da, hala ere, beganoak direnek eta intolerantziarik dutenek ere aukera edukiko dute, beti ere, txartela erosterako garaian jakinaraziz gero.
Bazkalostean, irrintzi-txapelketa, eta ondoren, festa izango direla ere aurreratu dute Bilguneko kideek.
Bestalde, Martxoak 8a dela eta, goizean Hernaniko Koordinadoratik manifestazioa egingo dutela ere gogoratu dute, eta honen inguruko zehaztapenak ere iritsiko direla.