Hernaniko Mitxelena kooperatibak 20.000 euro eman dizkio Hernani Burujaberi, Interes Publikoko Dirulaguntza Kooperatiboaren funtsetik. Talleres Mitxelena kooperatibak, euren irabazien %10a interes orokorreko proiektuetara bideratzeko konpomisoa du, eta aurten, Hernani Burujaberi ematea erabaki dute. Mitxelenako kudeatzailea den Alaitz Tolosak aditzera eman ditu erabakiaren arrazoiak: «Hernani Burujaberi ematea erabaki dugu, erantzukizun sozialagatik eta gure balioekin bat egiten duten hainbat ildo tratatzen dituelako, besteak beste, ingurumenarekiko errespetua eta berdintasun soziala». Kooperatiba Enherkom, energia komunitateko kide ere badela gogoratu dute enpresako kideek.
Aurten 25 urte bete dira mekanizazio enpresak kooperatiba forma hartu zuenetik, eta 60 urte baino gehiagoko ibilbidea duen arren, 2000. urtean hartu zuten langileek enpresaren jabetza.